ES | EU | EN
Gobierno Vasco

AITOR IKASTOLA LEKUKOA HARTZEN

KORRIKA EGIAN!

Zuei esker da Egia. Argia saria

Zorionak Egia! Ederra montau dugu euskaraz bizi nahi dugulako

ekimenarekin, bejondeigula!


Urtarrialren 27an eman ziguten Argia saria, ekimenean

parte hartu dugun bakoitzarena da, zurea ere, noski!

Horregatik...

 


Eman genuen pauso bat ekimen honekin, orain bigarrena
emateko prest?

Korrika ere badator eta bilduko gara auzoa girotzeko? Ekarri zure proposamenak!


Otsailaren 23an Kolpea emango dugu, 18:30ean Kultur Etxean.


Laster arte!

GABONAK 2016

Heldu dira gabonak Aitor ikastolara ere: Olentzero eta Mari Domingi ate joka ditugu. Urte Berri On eta oporrak disfrutatu ditzazuela opa dizuegu ikastola osatzen dugun guztiok.

 

 

SANTOMAS

San Tomas eguna abenduak 21ean ospatzen da. XIII. mendetik dokumentatua dago, egun honetan baserritarrak, beraien lurren jabe ziren jaunei zergak ordaintzera joaten zirela hirietara. Zergak dirutan edo baserriko produktuekin edo animaliekin ordaintzen zituzten, eta hau aldi berean, baserritik ekartzen zuten salgaiak saltzeko aprobetxatzen zuten eguna.
Gaur egun, bertako produktu eta animaliekin merkatuak egiten dira oraindik ere. Jendea baserritar jantziekin janzten da eta txistorra jatea ohitura bihurtu da.
Ikastolan egiten den ospakizunerako gure seme alabak baserritarrez jantziak etortzen dira. Patioan merkatu antzeko bat antolatzen dute eta txistorra jaten dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

© Aitor Ikastola LHI
Telefonoa: 943282132 | Telefonoa: 943282592 | 012358aa@hezkuntza.net